Aurkezpen korporatiboa

Galarza Ehorztetxea 80 urtetik gorako esperientzia duen enpresa bat da, erreferentea Bizkaiko hileta zerbitzuen sektorean.

Galarza Ehorztetxeak talde profesional sendo baten laguntza eskaintzen dizu, senide batek uzten gaituenean egin behar diren tramite eta urrats guztiak egiteko, edozein ordutan eta edozein lekutan.

Galarza Ehorztetxean administrazio gestio guztiez arduratzen gara: Heriotza Ziurtagiri Medikoa lortzea, Erregistro Zibilean inskribatzea, tramite sanitarioak egitea eta hileta zerbitzurako behar diren gainerako tramite guztiak betetzea.

Kualifikazio handiko langileak ditugu, esperientzia handikoak, bai ehorzketa zerbitzuetan bai maite dugun pertsona baten heriotza bezalako une latz eta gogorretan familiari eman beharreko laguntzan. Gure langileek gorpua prestatu eta beilatokira edo zuk aukeratutako lekura eramango dute. Hiletarekin zerikusia duten zeregin eta tramite guztiez arduratuko dira (koroak, eskelak, oroigarriak), eta, azkenik, gorpua hilerrira edo erraustera eramango dute, atzerrira ere bai, behar izanez gero.

Bi beilatoki ditugu, erosoak eta modernoak, Galdakaon eta Diman (azken hau errausketa labearekin), hildakoen tratamenduan erabiltzen diren instalazio aurreratuenez hornituak, eta gama altuko ibilgailuak erabiltzen ditugu gorpua bere azken atsedenlekura eramateko, atzerrira ere bai, behar izanez gero.

Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure erabiltzaile-esperientzia onena izateko. Nabigatzen jarraitzen baduzu zure baimena ematen hari zara lehen aipatutako cookieak eta gure cookie politika aurrera eramateko, informazio gehiagorako lotura klikatu. Onartu | Informazio gehiago