Enpresa bereko
hileta-zerbitzu
guztiak


100 urte baino gehiago daramatzagu zurekin

Eskaintzen ditugun
hileta-zerbitzuak

Garraioa

Galarza Ehorztetxean gama altuko ibilgailuak erabiltzen ditugu hildakoa etxetik edo ospitaletik gure instalazioetara eramateko.

Gorpua prestatu ondoren, gure beilatokira, errausketa labera edo familiak aukeratutako eliza edo hilerrira eramaten dugu, baita atzerrira ere, eta garraiorako behar diren baimen eta dokumentu guztiak lortzen ditugu.

Gestio administratiboa

Jakin badakigu zer garrantzi duen laguntza egokia emateak senide baten heriotzaren une latzetan.

Gure zeregina da administrazio paperen tramitazioa azkartzea, zuek arreta osoa jar dezazuen benetan inporta duen horretan; hau da, joan zaigun senidea gogoratzea.

Hasieratik bertatik, alboan izango duzu sektorean esperientzia handia duen talde profesional bat, eta arreta handiz lagunduko dizu hileta eta erlijio zerbitzuak egiteko behar diren agiri eta baimenak lortzeko zeregin guztietan.

Beilatokia

Gaur egun bi beilatoki ditugu, bereziki egokiak gure senidea gertutasun eta intimitate giro batean agurtzeko.

Beilatoki bat Galdakaon dago (Zabaleta kalea 24), eta beila aretoa ez ezik, hall zabal eta erosoa, komunak eta errauts kutxatilen erakusketa bat ditu.

Beste beilatokia Diman dago (Ziarrusta industrialdea 39), eta bi beila areto zabal ditu, elkartu egin daitezkeenak hil beila jendetsuetarako.

Errausketa labea

Errausketa labea Diman dago, eta azken belaunaldiko instalazio bat da, gas emisioetan Europako araudi zorrotzenak betetzen dituena.

Gainera, bideo zirkuitu sistema itxi bat du, senideek errausketa prozesua jarraitu ahal izateko, hala nahi izanez gero. Gorpua erraustu ondoren, kutxatila batean entregatzen zaizkie errautsak senideei, gure kutxatila bilduma zabaletik aukera dezaketena.

Online loradenda

Senidea agurtzeko apaingarrien katalogo zabala dugu: lore apaingarriak, koroak, sortak eta zentroak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies